 |
Ohiko-Ekintzak |
| |
|
|
|
|
| |
|
|

Geu Elkartea Gauekoak-en (Udal Gazteria Sailak asteburu gauetan gazteei eskainitako egitaraua) Talde Eragilean parte-hartzaile aktiboa da. 2002ko urtean proiektuan sartzea erabaki zuen hiriko beste hainbeste giza, kultura, aisialdi eta kiroletako talderekin batera. Zertarako? Gazteen artean euskaraz diren ekintza, emanaldi eta lantegi ezberdinak eskura jartzeko. Nola? Geu Elkarteak egun Euskal Herrian egiten ari diren kultur emanaldien ikuspegi zabala dauka, baita bere ohiko jarduerak ekarritako kultur harreman sendoak ere. Hori dela eta, proposamenak egin eta gauzatu egiten dituzte elkarrekin Gauekoak eta Geu taldeek. Begirale euskaldunen zerrenda ere eskura jarri du elkarteak Gauekoak-ek tailerrak emateko orduan jende elebiduna izan dezan.

Geu Elkarteakk Gauekoaken Bitartez Aurkezturiko Emanaldiak
Urte hauetan zehar Aldabe gizarte etxetik protagonista ugari pasa da. Bertako ‘euskaraz bustiz’ asteburuetan ibili dira, besteak beste, Koldo Amestoy, Labrit, Karidadeko Benta, Mikel Telleria, Itziar Rekalde, Asier Serrano, Jose Mari Carrere, Patxo Telleria eta Mikel Martinez, edota Ander Lipus.
Principal Antzokian ere izan da ikuskizunerako tartea, GEUk bultzatutako hainbat emanaldirekin. Literatura, musika eta poesia uztartu zituen ‘Hamar mezu eta dei bat’ emanaldiak arrakasta handia izan zuen, Mikel Urdangarin, Unax Ugalde eta Patxi Zubizarretaren elkarlanari esker. Hala nola, Rafa Rueda, Kirmen Uribek eta Mikel Urdangarinek abian jarritako ‘Zaharregia, txikiegia again’ emanaldiaren estreinua izan zen bertan. Bernardo Atxaga eta Gariren ‘Aitormena’ ere bertan estreinatu zuten.

2006-2007
Musikak, antzerkiak eta gazteenentzako eskaintza berritzaileak ere bere tartea izaten jarraituko du. Ezequiel antzezlana, Txan magoa, R&R monologoa, Betagarriren kontzertua edota Malaturena ditugu mementoz ikasturte honetan burututakoak.
|
 |