Literaturaz taldean solas egiteko aukera paregabea da Gasteizko Irakurle Kluba. Iban Zaldua idazleak bideraturiko ekintza honek liburu baten inguruan biltzen gaitu hil bakoitzaren azken ostegunean arratsaldeko 20:00etan Hikaateneoan (Gasteizko Pintore kalean 1, Alde Zaharrean). Literaturzalea bazara hilean behin elkar ikusiko dugu bertan. Mota guztietako liburuak izango ditugu hizpide eta batzuetan liburuaren egilea bera ere izango dugu gure artean. Aurreko ikasturteetan, besteak beste, Harkaitz Cano, Xabier Montoia, Patxi Zubizarreta, Rikardo Arregi, Anjel Erro, Juanjo Olasagarre, Pedro Alberdi, Pello Lizarralde, Ur Apalategi, Jokin Muñoz, Jose Mari Iturralde, Bernardo Atxaga eta Arantxa Iturbe izan ziren geurean.
GASTEIZKO IRAKURLE KLUBA 2007-08
Irailak 27, ostegunarekin
Ana Urkizaren Zortzi unibertso, zortzi idazle elkarrizketa liburuaren aurkezpena, eta aurtengo egitarauarena.
Urriak 25, ostegunarekin
Anjel Lertxundi, Ihes betea, Alberdania 2006.
Azaroak 29, ostegunarekin
Amèlie Nothomb, Katilinarenak, Igela 2006.
Abenduak 20, ostegunarekin
Beñat Sarasola, Kaxa huts bat, Susa 2007.
Urtarrilak 31, ostegunarekin
Mark Haddon, Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia, Igela 2006.
Otsailak 28, ostegunarekin
Arantxa Urretabizkaia, Koaderno gorria, Erein 1998.
Apirilak 3, ostegunarekin
George Orwell, 1984, Txalaparta 2007.
Apirilak 24, ostegunarekin
Harkaitz Zubiri, Zakur kale, Susa 2007.
Maiatzak 29, ostegunarekin
Max Frisch, Homo faber, Elkarlanean 2001.
Ekainak 26, ostegunarekin
Karlos Linazasoro, Diotenez, Erein 2007.
Lekua: Hikaateneoa, Pintore kalea 13
Ordua: 20.00
Kontaktua: iban.zaldua@ehu.es