KULTUR ERROTA 2007-2008
Parral tabernan, hile bakoitzaren azken asteartean, 20:30ean.
2008
Urtarrilean: Malatuk, estiloen fusioa maite duen taldeak, mina, protesta eta malenkonia adierazten duten abesti originalak, modu leun eta sakonean entzuteko aukera eskeiniko digu Parralen.
Otsailean: Aitor Fdz de Ortegak diaporama proposamena dakarkigu. Euskal Herritik Laponiara bizikletaz egindako bidaian ikusi, entzun, ikasi, sentitutakoak, kontatuko dizkigu.
2007
Abenduan: Joseba Irazokik Belardian taldeko hirukotearekin kaleratutako disko berriaren, ”Pobre Gara”ren aurkezpena izan genuen Parralen. Soinu elektrikoak, AEBtan sustraia duten musikek (folk, rock, country...) eta euskal tradizioak hartu dute protagonismoa.
Azaroan: Bihotz Bakartien Kluba, Gotzon Barandiaranen letretan oinarritutako “Katamalo” diskoa aurkeztera gerturatu zitzaigun. Literatura eta musika uztartzen duen emanaldiak taberna bete zuen.
Urrian: Oier Fdz de Arroiabe eta bere espedizio lagunek Muztagh Ata mendia igo zuteneko bizipenak kontatu zizkiguten “Elur Izoztuen Aita” izeneko diaporamaren bitartez.
Urtarrilean: Näut talde gasteiztarrak kontzertua eman zuen Parralen. Rock instrumentala zuzenean entzuteko aukera ezin hobea.
Otsailean: Harresian Zulo talde arabarraren perkusio doinuek hartu zuten taberna. Korrika kulturalak eta GEU elkarteak antolatuta.
Martxoan: Gaizka Amondarain eta Manex Agirrek “Zerua Berlin gainean” ikus-entzunezkoa aurkeztu zuten eta horrekin batera, literatura irakurketekin lagundu.
Apirilean: Etxe-k “Zatoz nirekin” diskoaren aurkezpena egin zuen Parralen, bere pop- rock doinuak jende asko erakarri zuelarik.
Maiatzean: Garbiñe bakarlari gazteak kontzertua eskaini zigun, bere abesteko era bereizgarri eta hunkigarria erakutsi zuelarik.
Ekainean: Mikel Urdangarinek eta Kirmen Uribe kulturgileek, arrakasta handia lortu zuen “Portu Koplak” emanaldia eskaini ziguten.
