Geu Elkartearen ibilbidea  
 
Transparente

Geu Elkartea

Transparente

Geu Elkartea eta Geu Aldizkaria garai berean jaio ziren, 1992an. Geu Elkartearen helburua Gasteizen euskararen presentzia areagotzea izan da hastapenetik, baita euskal hiztunen komunitatea trinkotzea ere. Horretarako, urte hauetan guztietan Geu Elkarteak izan dituen bazkideen babes ekonomikoari esker, bere beharrean jarraitu ahal izan du. Egun bertako euskaldunei kalitatezko euskarazko kultur emanaldiak aurkeztean datza Geu-ren eskaintza nagusia, Gasteiz hirian euskal hiztunentzako eskaintza urria asetzen saiatuz, alegia. Kulturaz gain, kirola eta aisialdia euskaraz gauzatzeko aukera ere badago Geu Elkartearen ekintzei esker.
Honetaz gain, Geu Elkarteak Gasteizko Euskalgintzan dihardu eta Euskara Elkarteen Federazioa den Topagunearen kide ere bada, honek ikuspegi zabala eta aberatsa ematen digula gure esparruan lan egiteko orduan.

Gasteizen erreferente bilakatua, Geu Elkartera jo dute kolaborazio eta elkarlan bila Euskal Herriko hainbat elkarte, ekimen eta komunikabidek, hala nola, 2001-2002 ikasturtean Armentia Ikastolak antolatu Araba Euskaraz-erako Geu-k umeentzako 10 ekitaldi kudeatu zituen Araba osoko ikastoletan, baita Oskorrik eta Kukubiltxok Mendizorrotzan egin zuten ikuskizunean parte hartu ere.
Korrika
eta Korrika Kulturalean ere elkarlana bultzatu ohi da. Argia aldizkariaren bitartez kaleraturiko Mantxut liburuen bilduma Gasteizen aurkeztu zuen Geu Elkarteak 2002ko urtarrilean, Jon Alonsok, Kike Amonarrizek eta Asisko Urmenetak eginiko azalpen arrakastatsuaren bidez.
Radio Vitoriaren proposamenari jarraituz 2002-2003ko ikasturtean Geu Elkarteak eta Geu Aldizkariak ‘Geujiran’ izeneko astean behineko euskarazko irratsaio arina eta entretenigarria kudeatu zuten. Elkarlanen artean, bestalde, Gasteizko NEFF zinemaldiarekin batera ere hainbat ekitaldi egin izan ditu, bai eta Gauekoak-en programan kolaboratu ere.

Transparente