 |
Web Orria
2005
Euskal
Herria. Bakarti baten begirada. 2004
Ruben Argote argazkizale arabarraren Euskal Herriaren inguruko
diaporama.
Edu
zelaieta & Mugaldekoak. poesia & musika emanaldia.
2004
Gasteizko poeta gazte Edu Zelaietaren "Mugaldekoak" liburuan
oinarritu ikuskizun poetiko-musikala.
2004.
Urteko hitzaldi multimediak. 2004
Gaiak:
Euskal Herriko historia; euskararen historia; euskal abizenen esanahia;
Iñaki Perurenarekin solasean.
Geujiran
irratsaioa. 2003
GEU elkarteak & GEU aldizkariak Radio Vitoria-n eskainitako euskarazko saio
koloretsu, fresko eta bizia. Aktualitatea, musika, literatura, historia, bidaiak,
euskara, elkarrizketak, bitxikeriak. uhinetan, asterik aste.
10.
Urteurrena. 2002-2003
"10 urte, euskara, euskal kultura, han-hemenka, begirunea, prestigioa,
duintasuna". Egitaraua: Urrats berriak hizkuntz berreskurapen lanetan
hitzaldi-tailerra / Kokein taldearen kontzertua / Zirrarak izenburupeko
diaporama (bidaiak & poesia, Xabier Errasti bidaiariaren eskutik)
/ Eneko Etxebarrietaren munduan zeharreko filmina-emanaldia.
100.
Aleko Kanpaina. 2001
"Ateraiozu zukua euskarari eta bere freskotasunetik edan".Arabako
Euskal Hotsak-Antecedentes del Euskara en Álava erakusketa
ibiltaria / Mikel Urdangarin / Juan Carlos Perez & Anari / "Ateraiozu
zukua euskarari" eguna: Egunez, Kulki taldearekin, betiko jolas
eta jokoak, eta Zirko kalejira Sebastopoleko Titiriteroekin. Gauez,
Zuku Festa (Kesengue-Kesengue taldearen musika afro-karibearra;
Cubo Dja. eta sorpresa ugari).
2002: Arabako Euskal Hotsak
& Antecedentes del Euskera en Álava
liburua
"Araban euskara erabilpen orokorreko hizkuntza izan da, mende
askotan gehienena izaki, eta hainbat garai eta zonaldetan ezagutzen
eta hitz egiten zen bakarra". Honela dio 'Arabako Euskal Hotsak'
(Antecedentes del Euskera en Alava, gaztelerazko bertsioan) liburuaren
kontrazaleko testu hasierak, honako esaldien ondoan:
 |
Es un deber de la juventud alavesa
ilustrada el aprender el vascuence" (Ricardo Becerro de Bengoa,
Gasteiz-1845-1902).
"Que este monumento no se pierda
para siempre y pueda transmitirse entero e incorruptible
a las futuras generaciones" (Fermin Herran y Tejada, Gesaltza-1852-1908).
Eta zer topatuko duzue barruan,
atalez atal eta orrialdez orrialde? Arabako euskararen historia,
antzinarotik gaur egun artean, honela sailkatua:
Sakatu hemen |
Euskal Herriko liburudenda askotan topatuko
duzue!. Gasteizen: Arriaga Megadendan, Casa del Libro-n. (19,8
euro).
Elkarteko bazkide eta aldizkariko harpidedunentzako eskaintza
berezia: 17,5 euro (Geu-ren bulegoan).
"Hizkuntzaren bizitza errepika da.
Hizkuntza
(eta kultura) baten bihotza errepika da"
2001: Arabako Euskal Hotsak
& Antecedentes del Euskera en Álava erakusketa ibiltaria
 |
Arabako euskal jatorriko toponimiak antzinako
biztanleen iragan euskalduna erakusten digu. Baina, errealitate hau baieztatzen
duten bestelako lekukotzak al daude? Gure arbasoek menderik mende gehien
erabili ohi zuten hizkuntzaren aztarnarik utzi al dute? Erreferentzia
zein idazkirik utzi al digute? Zer eman du Arabak euskararen historian?
Zer euskara mota mintzo zen; zeintzuk hizkera, euskalki?…
…Zalantza hauek guztiak Arabako Euskal Hotsak-Antecedentes del
Euskera en Alava erakusketan argitu ahal izan zituen bisitariak erakusketaren
bidez. Edukietan aberats eta bisuala oso, egiazkotasuna ematen dioten
dokumentu original ugarirekin, 150tik gorako argazki, mapa eta irudiz
jantzia, diseinuz eta forma plastikoez apaindua, eta ikus-entzunezko
euskarriez lagunduta. Gure, zure, historiaren atal garrantzitsu hau ezagutzeko
parada eta, aldi berean, egiaztatzeko Araba, euskararen garapenetik at
egotetik urrun, aitzindari ere izan dela zenbait gaitan: Euskarazko lehen
antzezlana, Kixoteren lehen itzulpen osoa, lehen komikia…
Erakusketaren
egitura
|
|
 |