Lazarraga euskal idazle garrantzitsuenetako eta, era berean, interesgarrienetakoa da. Arrazou asko dago hori baieztatzeko.

Hiru baino ez ditugu aipatuko hemen: batetik, arabar petopetoa zen. Larrean bizitzen ehun urte baino gehiago zeraman familia bateko kidea; bestetik, noble zen, Gebaratarren itzalean garatutako leinu batekoak, Lazarragatarrak; eta bukatzeko, bere literaturginyza bete-betean koka daiteke Ernazimentuan, hots, goi mailako kultura giroan.

Hiru ezaugarri horiek talka garbia egiten dute orain arte euskal kulturaz izan dugun irudi estereotipatuarekin.

Joan Perez Lazarragako da haren izen osoa, XVI. mendean oraingoz arrunta era klasikoan esanda, Juan Peres de Lazarraga, gastelaniaz. Bi hizkuntzotan idatzi zuen eta Cervantesek Kixotearen lehen partea argitaratu zuen urtean hil zen, Araban.

 
Geu Elkartea
Geu Aldizkaria